-->

LPG

ZELULITISAREN ARAZOA

Zelulitisak emakume guztiei eragiten die, izan gaztea edo adin ertainekoa, nahiz argala edo gizena. Ia emakume guztiak zelulitisaren biktima dira eta arazoak okerrera egiten du denbora pasa ahala. Pixkanaka, laranja-azala finkatzen da eta aldaketan, sabelaldean, izterretan eta ipurmasailetan koskorrak azaltzen dira. Bizitza sedentarioa eta elikadura desorekatua izatea aski da egoera okertzeko, gantz lokalizatuak agertzen baitira. Horretaz gain, emakumearen ehunak oso sentikorrak direla kontuan hartu behar da: hormona-aldaketen (hilekoa, haurdunaldia, menopausia) eraginez gantzek metatzeko eta irauteko joera hartzen dute. Zein emakumek ez du amesten biribiltasun temati hauek eta oso estetikoa ez den laranja-azala gainetik kentzearekin? Gehienek aukera guztiak probatu dituzte: dietak, ariketa fisiko intentsiboa, kremak, amonaren erremedioak, argaltzeko pilulak...eta ez diete ezertarako balio izan.

ZERGATIK SORTZEN DA ZELULITISA?

Zelulitisaren itxura konkortua larruazaleko eta larruazalpeko ehun konjuntiboetako ezohiko metatzearen ondorioa da. Arazoa, emakumeetan ohikoa dena, adipozitoetan (hipodermisaren gantz-zeluletan) gantza eta inguruan (dermisean eta hipodermisean) ura metatzetik dator. Adipozitoak hazten doazen heinean, biltzen dituzten mintzak deformatu egiten dira eta azala tenkatzeko puntuetatik tiratzen dute, konkorrak sortuz. Egoera honetara iritsita, arazoa prozesua automatikoki mantentzen dela da: odol-zirkulazioaren buxadurak toxinen gelditasuna, elikaduraren pobretzea, elastikotasuna galtzen duen gel konjuntiboaren kongestioa eta fibrosia eragiten ditu. Hain emaitza antiestetikoak sortzen dituen prozesu honek, zelulitisa duten guneak bizigabe eta utzi bihurtzen ditu eta ez dira biziberritzen ez ariketa fisikoarekin ezta argaltzeko dieta erradikalenekin ere.

TEKNIKA IRAULTZAILEA ETA KALTERIK GABEKOA

Zelulitisa behin betiko ezabatu eta gorputza modu eraginkorrean eta inolako arriskurik gabe birmoldatzeko, teknika berri bat dago. Endermologie goi mailako teknologia duen aparatu baten bidez aplikatzen da. Aparatu honek larruazaleko tolestura bilduz eta zabalduz, odol-sistema blokeatzen duten elementuak deuseztatzen ditu. Ehun konjuntiboa berregituratzen duen larruazaleko gimnasia honi esker, odol-zirkulazioa eta zirkulazio linfatikoa suspertzen dira eta toxinak botatzea errazagoa da. Endermologiek gehiegizko gantzak kentzeko prozesu naturala bideratzeaz gain, azala suspertzen eta berritzen du. Ondorioz, gorputz argalagoa eta finagoa, zelulitisaren desagerpena eta azal tinkoa eta leuna lortzen dira. Gainera, tratamendua erabat naturala eta ondorio txarrik gabekoa da, erlaxatu egiten du eta ongizatea eragin: Endermologiek ez du kalterik sortzen. Hauxe du ezaugarri garrantzitsuena. Tratamenduak ez du mediku-interbentziorik edo sustantzia kimikorik behar; organismoaren funtzioak berrindartzean datza soil-soilik. Endermologiek irtenbide naturalei lehentasuna ematen dien filosofiarekin bat egiten du.

AGERIKO EMAITZAK

Astean behin edo bitan egiten diren eta bataz beste 35 minutu irauten duten saioetan, pazienteak jantzi berezi bat eramaten du. Terapia honen emaitza nabarmenak, zenbait kasutan ikusgarriak ere badirenak, tratamenduaren aurretik eta ondoren neurri guztiak hartuz eta argazkiak atereaz antzeman daitezke. Zenbaitek neurri bat edo bi neurri txikiagoko arropa janztea lortu du! Aldaketak zelulitisa nabarmenena den guneetan gertatzen dira eta beraz, ez da bolumenik galtzen behar ez den lekuetan, aurpegian eta bularretan esaterako. Gainera, eragin erlaxagarria eta lasaigarria duenez, Endermologiek estresari aurre egiten laguntzen du.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information